Calcinor-en webgunea Bisitatu Calcinor-en webgunea.

Calcinor Taldea logotipo calcinor 1974. urtean sortu zen Calcinor Taldea, eta hasieratik beretik, lehengaiaren kalitatea eta teknikarik onenak lehenetsi ditu bere produktuak egiteko; ondorioz, Espainiako Estatuko kare-ekoizle nagusi bihurtu da.

Hainbat lantegi ditu, gune geografiko batean baino gehiagotan, eta honako material hauek ekoizten dira horietan:
• Dolomia sinterizatua
• Dolomia kaltzinatua
• Karea eta karearen eratorriak
• Kaltzio karbonato prezipitatua
(PCC -www.calesdellierca.com)

Industrian, askotariko erabilerak ematen zaizkie produktu horiei, eta prozesu askotan parte hartzen dute (siderurgia, eraikuntza, galdaketa, papera, beira, zeramika, gasen tratamendua, uren tratamendua...); beraz, kalitate gorenekoak izan behar dute, eta horrek eskatzen du ikerketa-lan handia egin behar dela produktu horiek sortu eta bezero bakoitzari behar duen erantzuna emateko.
Calcinor Taldeak, gaur egun, 17 labe ditu kaltzinatzekoak eta 3 sinterizatzekoak.

2001. urtean, CALCINOR TALDEko kide bihurtu zen Refactarios KELSEN, eta fusio horrekin, zerbitzu globala eskaini ahal diegu altzairugileen arloari: hasi kare eta dolomia kaltzinatutik, eta produktu erregogorretara (errefraktarioak).
Belen Industriagunea, 1 - 20150 Aduna (Guipúzcoa) - Tel: +34 943.69.60.99 - Fax: +34 943.69.17.77 - Email: refractarioskelsen@calcinor.com - Kelsen 2011

Webgune honek cookie-ak erabiltz.Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Lege-oharra