Ziurtagiriak Logotipos de calidad
Instalazioak Instalaciones de Kelsen Refractarios Kelsen S.A.-ren ekoizpen-prozesua hasten da Lehengaiak Kontrolatzeko Gunean; han egiaztatzen da ongi betetzen ote dituzten eskatzen zaizkien baldintza guztiak, bai gure baliabideetatik ateratzen diren lehengaiek (Dolomia sinterra), bai kanpotik ekarriek (Magnesitak, olibinoak grafitoak, Bauxitak, korindoiak, txamotak, silizeak, zirkonio silikatoak, zementuak, break eta alkitranak, erretxinak eta beste gehigarri batzuk).

Baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, eho eta bahetu egiten dira handizka iritsi diren lehengaiak. Lehengaien artean kutsadurarik ez sortzeko, hiru ehotze-lerro erabiltzen dira (bost errota eta hiru bahe daude guztira). Eho beharrik izaten ez duten lehengaiak eta errotan eho eta sailkatzen direnak, dosifikatze-siloetan sartzen dira (bakoitza dagokion siloan). Prozesu hori egiterakoan, beharrezko kalitate-kontrolak egiten dira, eta horrela ziurtatzen da silo bakoitzak dagokion neurriko aleak izango dituela.

Dosifikatze automatikoa egiten da gero, eta osagaiak nahasten dira (aleak, lotzaileak eta gehigariak); hiru pisatze-lerro independentetan egiten da hori, eta lau nahasgailu erabiltzen dira guztira. Produktu sail ugaria sortzeko aukera ematen du horrek, formadunak eta formagabeak, oinarrizkoak (Dolomia edo Magnesita) ez-oinarrizkoak (silizea, zirkonioa, alumina), eta aglomeratuak, bai brearekin eginak, bai erretxinekin eginak, bai azidoekin. Noizean behin, granulometria-kontrolak egiten dira.

Produktu formadunentzat, prozesuak aurrera jarraitzen du; aurrez nahasi den orea prentsatu egin behar izaten da. Bost prentsa hidrauliko daude hori egiteko: 1600 T-koak dira hiru eta 200 T-koak bi, eta robotak ere badituzte, adreiluak ez manipulatzeko. Prentsan bertan, neurri- eta dentsitate-kontrolak egiten dira, eta horiek bermatzen dute ongi aterako dela prentsatze-prozesua.

Beharrezko denean, adreiluak ondu edo tenperizatu egiten dira, tenperizatze-labe moderno batean. Horri esker, erraustu egiten dira prentsatze-prozesuan erabili diren substantzia lotzaileek dituzten gai lurrunkorrak, eta, horrela, eragotzi egiten da horiek altzairutegian bertan isurtzea.

Behin adreiluak egiteko lana bukatuta, palet-etan pilatzen dituzte bi robotek, eta enbalatze-lerrora eramaten dituzte, han bilgarria eta etiketa jartzeko; lagin bat ere hartzen dute bakoitzetik, eta inora bidali aurretik, laborategian aztertzen dute.
Belen Industriagunea, 1 - 20150 Aduna (Guipúzcoa) - Tel: +34 943.69.60.99 - Fax: +34 943.69.17.77 - Email: refractarioskelsen@calcinor.com - Kelsen 2011

Webgune honek cookie-ak erabiltz.Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Lege-oharra