Kelsen Refractarios Saria dakar euskararen alde aritzeak premio euskera Donostia. Ziurtagiriaren Elkarteak bigarrengoz eman zituen atzo Bai Euskarari sariak, Victoria Eugenia antzokian, eta bi erakunde omendu nahi izan zituen, beren jardunean euskara txertatzearen alde egin duten lanagatik: Hirukide eta Refractarios Kelsen, hain zuzen. Horrez gain, Kontseiluaren idazkari izandakoak, Xabier Mendigurenek, “Bai Euskarari Laguna" saria jaso zuen, euskararen normalizazioaren alde egindako lanarengatik, eta, halaber, urte hauetan guztietan egin duen ibilbidearen esker ona aitortzeko ere balio izan zuen.

premio euskera Ziurtagiriaren Elkarteak Refractarios Kelsen-en lana nabarmendu zuen ”errotuluak eta barne- eta kanpo-dokumentazioa euskara itzultzen egindako ahaleginagatik, eta hornitzaileekin euskaraz aritzen saiatzeagatik". Planifikazio eta Prozesuen Kontrol Saileko arduradunak jaso zuen saria, Ainhoa Montesek, eta hark azaldu zuenez, sari hori “Refractarios Kelsen-en gizarte-erantzukizun korporatiboaren emaitza da”. Haren hitzetan, “enpresan euskara txertatzeko neurri egokiak hartzea ez da izan apaingarri bat; guk sinesten dugu horren eraginkortasunean, eta horregatik egin dugu".

Era berean, Hirukide ikastetxearen “apustu bikaina” ere azpimarratu zuten, azken urteetan lan handia egin duelako euskararen alde, hizkuntza-plangintza arrakastatsu bati esker. Ikastetxearen Hizkuntza Plagintzaren arduradunak hartu zuen hitza, Joseba Antxustegietxartek, eta adierazi zuenez, “ikasketa akademikoetan ez ezik, eskola orduz kanpoko jardueretan ere ahalegin handia egiten ari gara euskarak leku gehiago izan dezan eta erabili ere gero eta gehiago egin dadin".

Xabier Mendiguren, berriz, hunkituta azaldu zen, eta “harriturik eta pozik” hartu zuen saria. Kontseiluaren idazkari nagusi izandakoak esker hitzak izan zituen: “Horrelakoak inoiz ez dira espero izaten. Nik neuk ez behintzat. Eta ustekabean harrapatzen zaitu, zeren burura etortzen zaizun lehena izaten da egin behar nuena egiten saiatzea besterik ez dudala egin, beste hainbestek egin duten modura. Baina pozik onartzen da norbaitek zugan pentsatu duela jakitea eta urteetan zehar egindako lana kontuan hartu duela ikustea”.

Ziurtagiriaren zuzendariak, Rober Gutiérrezek, sarituak ez ezik, gogoan izan zituen Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten erakunde guztiak eta horietan lanean ari diren pertsona guztiak ere.

Belen Industriagunea, 1 - 20150 Aduna (Guipúzcoa) - Tel: +34 943.69.60.99 - Fax: +34 943.69.17.77 - Email: refractarioskelsen@calcinor.com - Kelsen 2011

Webgune honek cookie-ak erabiltz.Cookie-ak erabiltzen ditugu nabigazio esperientzia hobetzeko eta gure zerbitzuak eskaintzeko. nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu horien erabilera onartzen duzula.

Lege-oharra